martes, 3 de noviembre de 2015

CHANGING PARADIGMS

CHANGING PARADIGMS: Ken Robinson

https://www.youtube.com/watch?v=Z78aaeJR8no

Titulu originala: Changing paradigms.


Luzapena: 11min 41 seg.

Herrialdea: Estatu Batuak.

Zuzendaria: Ken Robinson.

Gida: Benjamin Franklin.

Musika: Soinua: Ken Robinson.

Irudia: Ezezaguna.

Arloa: Albistea, informazio bideoa, irakazkuntza.

Laburpena: Bideoan, egungo hezkuntza sisteman dauden gabeziak, ondorioak eta
horiek ekiditeko egin beharreko aldaketak azaltzen dira. Gaur egungo hezkuntza
sistemaren oinarria antzinatik dator, eta ondorioz, aurrera egitea askoz zailagoa da
nahiz eta hori azaleratzeko nahirik ez egon. Horren ezaugarri bat gizartea mailakatzen
duela da; jende edo gizarte estandarra eratzeko, jakin-mina eta adimena guztiz
baztertuz. Honen ondorioz, krisi ekonomikoari aurre egiteko baldintzak ikasketa
munduan murriztuagoak daude eta ez zaizkie aukera berdinak ematen ikasle guztiei.
Ume askok arreta defizita dutela oso zabaldua dago gaur egun ere, eta horregatik
medikatzen dituzte behar dutena baino gehiago. Horren kritika zorrotza ere egiten du,
umeei estimulazio gehiegi ematen bai zaizkie. Eskolak fabriken antzera daude
antolatuta, ume koadrikulatuak ateratzeko, ume perfektuak, sistemari ondo
datozkionak, beste guztiak alde batera utziz.
Bideoaren amaieran, gizabanakoaren errealizazio propioa eta autonomia bilatzen duen
hezkuntza sistema alternatibo bat proposatzen da, estandarizazio hori baztertuz,

jueves, 22 de octubre de 2015

ZERTARAKO ESKOLA XXI. MENDEAN?

viernes, 2 de octubre de 2015

HASIERA BAT EMATEKO

Egun on guztioi!

Orrialde hau irakaslegai talde batek sortu duen bloga aurkezteko helburuarekin egin da. Euren artean oso desberdinak dira, baina laurek dute Gasteiz amankomunean!

Haiekin parte hartzera gonbidatuak zaudete.

Egun ona izan!